XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herriko zenbait iturri publikotako ura kutsaturik egon daiteke

Arazoa Oztaran errekan azaltzen da.

Udaleko zerbitzu batzordeak aditzera eman duenez, herriko zenbait iturri publikoetara doan ura kutsatua egon daiteke.

Dirudienez, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Oztaran errekaren zati baten bideraketa estalia burutzen ari zela-eta, alzairuzko urodi bat zegoela ikusi da.

Urodi honek Oztaraneko iturburuko ura darama zenbait iturri publikoetara, Goi Kalera, Kale Nagusira eta Oztaran auzora.

Kolektorera auzoko ur hondakinak Arazoa da urodi hau kolektore baten barruan kokatua dagoela, honek dakartzan kutsatzeko arriskuarekin.

Kolektore honetara, Oztaraneko iturburuko urez gainera, Oztaran auzoko ur hondakinak doaz.

Honetaz gain, zerbitzu batzordeak dioenez, zenbait alditan, eta urak edangarriak diren ala ez zihurtatzeko zailtasuna ikusiz, ur ez edangarria dela esaten den txartelak jarri dira iturrietan, txartel hauek biztanleak apurtu dituztelarik.

Zerbitzu batzordeak 3 proposamen Hau ikusiz, zerbitzu batzordeak hiru proposamen luzatu ditu arazo honi irtenbide bat bilatzeko: lehenengo proposamena urodi hau betirako istea da, bere desosasunkortasun baldintzak ikusirik.

Aldiz ere beste bi proposamen luzatzen ditu.

Zerbitzu batzordeak dioenez eta iturri hauek urez hornitzea beharrezkoa jotzen bada bi aukera daude, bata ur sare berri bat ezartzea Oztaraneko iturburutikan edo eta udal sareko urak erabiltzea iturri hauek urez hornitzeko.

Arazoa larritu ur eskasiarekin Egun hauetan arazoa larritu egin da, herrian ur eskasia egon bait da aberia batengaitik.

Aberia ur sare orokorrean gertatu da, butanoko parean, Galarrean.

Aberia hau dela eta herri osoa geratu da ia urik gabe, jendea iturri publikoetara jo duelarik ura lortzeko, lehen aipatu dugun arazoa guztiz areagoturik.

Hala ere esan behar da ere honek ez duela esan nahi urak kutsaturik daudela baina nolabait urodi honetik doan ura kutsatu daitekela, ezin daitekela bere edangarritasuna zihurtatu.

Herri Batasunaren mobilizazioak Herri Batasunak bi dei luzatu ditu gaurko egunerako.

Bata goizeko 12`30etan burutuko da.

Bertan enkartelada bat egingo da Euskal Preso politikoen dispertsioaren politika salatzeko.

Eta beste aldetik, gaur ere, arratsaldean, giza kate batetara dei egin du Herri Batasunak.

Giza Kate hau Bilbon ospatuko da, eta bertara joateko autobus bat antolatu da, arratsaldeko 4etan Okendo Enparantzatik irtengo delarik.